XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VI. GIZARTEA - Biar zer lan den, Karmele?, esan zion bere anai Patxik.

- Ezer ez.

Guk ere bear dizkigu opor batzuek, amabost egun besterik ez bada ere.

- Etorri adin gurekin, oso gauz polita ikusiko den.

Ainbeste esan zion Patxik, azkenean, joatea erabaki zuan.

Amabi bat mutil: fabrikako barrungo atarian.

Makina aundi bat eratu bear zuten, len egindako puskakin.

Egun erdiko lana.

- Artzan dibuju au.

Makina orixe bukatuta utzi bear diñagu gaur.

Karmele eseri zan, goraxeagoko batean; arriturik zegon dibujura begira.

Mutillak lenendik berriketa batzuek esan zizkioten, baña, bereala ixildu ziran beren lanean.

Karmele`k atera zuan blok bat, lapitza artu, eta: Makina: Gizartea ipiñi zuan.

Beraxegoan: Gizartea, makina bat bezela da.

Langilleak, banan banan, puska guztiai begiratu zien, lenengo, bakoitzak barruan zeuzkan puska txiki ugariak ondo zeuden.

Gero itxi eta alkartu.

Askatasuna ipiñi zuan Karmelek bere blokean.